Cristina Ruiz Ortega

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cristina Ruiz Ortega
Bizitza
Jaiotza1970 (53/54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzuzendari exekutiboa

Cristina Ruiz Ortega (1970) espainiar ekonomialaria eta exekutiboa da, Minsait enpresa teknologikoaren sortzaile eta kontseilari delegatua (CEO) izan zen, eta Ibex 35eko bost emakumezko exekutiboetako bat, 2022ra arte, dimisioa aurkeztu zuen arte.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cristina Ruiz Ortega Ekonomia eta Enpresa Zientzietan graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Enpresen Administrazioko MBA masterra, MIT-Sloan School of Management-en egin zuen.[2]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi urtez aholkulari estrategiko lanetan jardun zuen. Gero, Andersen Consulting enpresan lan egin zuen, Frantzian. Ondoren, Accenture España enpresan sartu zen, gerente senior gisa, eta sei urtez aritu zen bertan, Parisko eta Erromako bulegoan. Boston Consulting Group enpresan lan egin zuen lau urtez, eta energia- eta industria-sektoreko aholkularitza estrategikoan espezializatu zen.[2] 2011n, ekipoen eta negozioen kudeaketan ezagutza eta esperientzia handia metatu ondoren, Indran hasi zen lanean.[3][4]

2014. urtean Minsait-en sortzailea eta arduraduna izan zen, eta Indra enpresaren informazio teknologien eta eraldaketa digitalaren dibisioaz arduratu zen, zeharkako proiektu bat erabiliz, eraldaketa kulturalaren buru izateko.[5][6][1][7] 2017an, enpresak administrazioko kontseilari exekutibo hautatu zuen.[8][9][10]

2020an eta 2021ean Ibex 35eko bost emakumezko exekutiboetako bat izan zen, Ana Botín, María Dolores Dancausa, María José García Beato eta Vanisha Mittalekin batera.[1][11][12]

2021ean Indraren kontseilari delegatu izendatu zuten. 2022ko apirilean dimititu egin zuen, arrazoi pertsonalak argudiatuz.[13][2][14][15]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Lider exekutiborik onena, European Digital Mindset Sarietan.[16][17]
  • 2022an Finantza-sektoreko eraldaketa digitalaren buru ziren Espainiako 10 zuzendarietako bat, Forbes Espainia.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Cristina Ruiz: la ejecutiva al frente de Minsait» El Español 2020-03-06.
  2. a b c d Press, Europa. (2022-04-21). «Cristina Ruiz dimite como consejera delegada de Indra TI» www.europapress.es.
  3. Cristina Ruiz Ortega, Consejera Ejecutiva de Indra – MujerEmprendedora. .
  4. Cuando ellas toman las decisiones. Consultado el 2020-06-12.. .
  5. Cristina Ruiz | Women in Progress. .
  6. Las 7 mujeres del sector digital más influyentes en España |. 2020-03-04.
  7. Cristina Ruiz.Consultado el 2020-06-08.. .
  8. «Sólo tres empresas del Ibex tienen a mujeres al mando: Santander, Indra y Bankinter» El Plural.
  9. Jiménez, Marimar. (2017-12-22). «Indra prescinde de su CEO y nombra consejera ejecutiva a Cristina Ruiz» Cinco Días.
  10. Jiménez, Marimar. (2020-05-25). «Estas son las consejeras de Indra» Cinco Días.
  11. diario_responsable. «El aumento de la presencia de mujeres en los consejos de empresas del IBEX 35 aún no genera paridad» Diario Responsable.
  12. molina, araceli muñoz / violeta. (2021-12-02). «Solo cinco mujeres lideran empresas del Ibex, dos de ellas herederas» La Opinión de A Coruña.
  13. «Cristina Ruiz, CEO de Indra y fundadora de Minsait, prevé una adopción acelerada de nuevas formas de pago “como consecuencia de la coyuntura actual”» El Plural 2022-03-17.
  14. lainformacion.com. (2022-04-22). «Quién es Cristina Ruiz y por qué ha dimitido como CEO de Indra» La Información.
  15. Alonso, Santiago Millán. (2022-04-22). «Cambio en la cúpula de Indra: sale la CEO y responsable de Minsait, Cristina Ruiz» Cinco Días.
  16. Cristina Ruiz, elegida mejor Líder Ejecutivo de 2018 por su impulso de la transformación digital en Indra TI y en Minsait. Consultado el 2020-06-12.. .
  17. «Economía.- El DES 2018 elige a Cristina Ruiz (Indra) como mejor líder ejecutivo por su impulso a la digitalización» La Vanguardia 2018-05-24.
  18. Agencias. (2022-03-08). «Forbes publica su lista con las diez directivas españolas que lideran la transformación digital en el sector financiero» elconfidencial.com.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]