Manuel Losada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuel Losada
Bizitza
JaiotzaBilbo1865eko urriaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBegoña
HeriotzaBilbo1949ko urriaren 9a (83 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
KidetzaKurding Club

Galo Manuel José Losada Pérez de Nenin (Bilbo, Bizkaia, 1865eko urriaren 16a - 1949ko urriaren 9a) margolaria eta kartelgilea izan zen.[1] Lekuona, Bougereau eta Carriérerekin hasi ondoren, Parisa joan zen ikastera. Ignacio Zuloagarekin eta Anselmo Guinearekin batera Bilboko Kurding Club eratu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaioterrian eta Parisen egin zituen margolaritza-ikasketak. Pintore, zaharberritzaile, muralgile, kartelgile, eszenografo eta liburu-marrazkilari gisa egin zen ezagun.

1897an Gregoria Moya Odriozolarekin ezkondu zen, eta harekin hiru seme-alaba izan zituen: Flora, Alberto eta Maritxu. Bere lehen etxebizitza Najan izan zuten, baina Marzana kalera joan zen 1917ra arte. Orduan Begoñara mugitu ziren, “Etxe Handia” izeneko pisu batera. 1929an inauguratu zuten Pedro Gimon arkitektoak diseinatu zion txaleta, Losadak goialdean pinturekin apaindu zuena. Askoz lehenagotik (1899) Arbieto kalean estudio berri bat egina zuen.[2]

Bilbo zaharreko ohiturak jasotzen dituzten olio pintura asko utzi zuen. Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako urgazle (1909), Bilbon sortu berri zen Arte Eder Museoko zuzendari (1913), eta Bilboko Artisten Elkarteko ohorezko lehendakari izendatu zuten (1945).

Erakusketa ugari egin zituen Euskal Herrian, Europan eta Espainiako estatuan, Madrilen izan ezik.

Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muralista gisa, Kurding kluberako obra handia margotu zuen (1894), eta 1945ean, tamaina handiko mihise bat egin zuen, zezenketaren inguruko gaiarekin, Bilboko Cocherito Klub ospetsurako. 1911n, Azkueren Itsasora operarako apainketa irudikatu zuen, eta 1914an, Oscar Rochett-en Malvina obrarako.

1930ean, Jose Oruetak idatzitako Memorias de un bilbaíno liburua irudiz hornitu zuen.

Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Manuel Losada (1865-1949), Catálogo razonado (óleos, pasteles, dibujos). Bilbao 2004. ISBN 978-84-609-2936-9
  • Los cuadros del Kurding Club. En el Centenario de la Sociedad Filarmónica. Varios autores. Museo de Bellas Artes de Bilbao 1996.
  • Manuel Losada. M. Llano Gorostiza. Espasa Calpe. Madrid 1975
  • Bilbao en el arte. Volumen 2. Javier Viar. Bilbao 2000. ISBN 84-8056-192-0
  • Juan de La Encina y el Arte de su tiempo, 1883-1963. Varios artistas. Bilbao, ISBN 8480261137

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]