Petrus Gonsalvus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Petrus Gonsalvus

Bizitza
JaiotzaTenerife, 1537
Herrialdea Espainia
HeriotzaCapodimonte, Frantziako Erresuma eta Frantzia, 1618 (80/81 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaGonsalvus family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakgortesaua

Petrus Gonsalvus (Tenerife, Kanariar uharteak; 1537 - Capodimonte, Viterbo, Italia; 1618) Henrike II.a Frantziakoaren gortean bizi izan zen aitoren semea izan zen. Hipertrikosi gaixotasuna zuen eta horrek ospetsua egin zuen; horregatik ere «Tenerifeko aitoren seme basatia» edo «Kanarietako gizotsoa» goitizenak izan zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzetiko hipertricosis universalis kongenita gaixotasunarekin jaio zen 1537an, Tenerifen, Alonso Fernández de Lugok uhartea konkistatu eta gutxira. Badakigu Pedro González gaztea guantxeen mentzeien ondorengoa zela. Hamar urte zituela, nola edo zerfati ez dakigula, Frantziako Henrike II .a erregearen gortera eraman zuten, eta 44 urte eman zituen han. Mutikoa Parisko gortera iritsi zenean bere gaixotasunak jakin-minak piztu zituen. Garai hartako Europan gaixotasun hori ezezaguna zen. Errege frantsesak gaztelania ezagutzen zuen eta, horri esker, haurraren ahotik beretik bere izena eta jatorria ezagutu zituen. Erregeak, hasieratik, haurraren ustezko alde basatia baztertu nahi izan zuen, eta heziketa ona eta gizarte-ohitura finak irakatsi nahi izan zizkion. Petrusek humanitateak eta latina ikasi zituen ondorioz. Erregeak sommelier de panneterie bouche du roy postua eman zion (erregearen ahoko zerbitzua), maila handieneko nobleentzat gordetako postua, eta urteko 240 liberako soldatarekin.[1]

1573an, Petrus Gonsalvus paristar eder batekin ezkondu zen. Haren izena baino ez dakigu, Catherine, eta, beharbada, Katalina Medici erreginaren dama izan zen. Ezkontza horretatik sei seme-alaba jaio ziren, hiru mutiko eta hiru neska, tartean Antonietta Gonsalvus. Seme-alabetako bitan bakarrik ez zen gaixotasuna errepikatu, eta jasota dago hipertrikosiak biloba batzuei ere eragin ziela.

Katalina Medici erregina hil zenean, Mayenneko dukeak familia berezia eman zion Parmako dukeari, Ranuccio Farnesiori, eta Gonsalvus familia Italian hasi ziren. Gonsalvusen familiaren bizitza, garai honetan, Frantziako gorteko pribilegio berberekin jarraitu zuen, baina gortearen ikuspuntutik mugatuagoa.

Petrus 1618an hil zen Capodimonten. Gonsalvus familia Europan deskribatu direnen artean hipertrikosi kasu zaharrena direla uste da.[2]

Fikzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ikertzaile batzuek uste dute Petrus Gonsalvusen eta Catherine damaren arteko ezkontzak Ederra eta Piztia ipuina inspiratu zuela.
  • Emma Lira idazleak Ponte en mi piel eleberri historikoa argitaratu zuen 2019an. Protagonista nagusia Petrus Gonsalvus izan zen, bizi izan zen testuinguru historikoaren informazio ugariarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zapperi, Roberto (2006). El salvaje gentilhombre de Tenerife. La singular historia de Pedro González y sus hijos. Zech. ISBN 9788493310875., 43.or.
  2. https://www.eldia.es/2008-06-24/cultura/12-Petrus-Gonsalus-llevo-cultura-canaria-corte-francesa-siglo-XVI.htm#4

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]