Raymond Kopa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raymond Kopa

(1963)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaymond Kopaszewski
JaiotzaNœux-les-Mines1931ko urriaren 13a
Herrialdea Polonia
 Frantzia  (1952 -
HeriotzaAngers2017ko martxoaren 3a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Angers sporting club de l'Ouest1949 / 19516015
Stade de Reims1951 / 195615848
France national under-21 association football team1952 / 195212
Frantziako futbol selekzio nazionala1952 / 19624518
Real Madril1956 / 19597924
Stade de Reims1959 / 196724436
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Pisua68 kilogramo
Altuera168 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm2253869 FIFA: 174677 UEFA: 35655 Edit the value on Wikidata

Raymond Kopa, jaiotzez Raymond Kopaszewski (/ʁɛ'mɔ̃ kɔ'pa/ ahoskatua; Nœux-les-Mines, Pas-de-Calais, Frantzia, 1931ko urriaren 13a - Angers, 2017ko martxoaren 3a) frantses futbol-jokalaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poloniar etorkinen familia batean hazi zen. Futbol-jokalari gisa, SCO Angers taldean jokatu zuen hasieran, eta Stade Reimsen gero. Azken talde horrekin Frantziako Txapelketa irabazi zuen 1953an eta 1955ean. 1956an, Europako lehenengo Txapelketan, Stade Reims taldea txapeldunorde geratu zen, Di Stefano eta Gentoren Real Madrilen aurka galdu ondoren. Denboraldi hura bukatu zenean, Real Madrilek fitxatu zuen, eta talde horrekin Espainiako Liga bi aldiz (1957an eta 1958an) eta Europako Kopa hirutan irabazi zuen (1957an, 1958an eta 1959an). 1959an, Frantziara itzuli zen, Stade Reimsen jokatzera ostera, eta beste bi aldiz irabazi zuen Frantziako Txapelketa (1960an eta 1962an). 1958an, Europako jokalari onenari ematen zaion Urrezko Baloia jaso zuen. Frantziako selekzioarekin 45 aldiz jokatu zuen eta 18 gol sartu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]