Sabin Zubiri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sabin Zubiri
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1922
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2008ko maiatzaren 17a (85/86 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Eusko Alkartasuna

Sabin Zubiri Sanchez (Begoña, Bilbo, 19222008ko maiatzaren 19a)[1] euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzale bat izan zen. EAJrekin lotura zuen familia batekoa zen.

Begoñazpi ikastola

1950eko hamarkadan Bilboko giro katolikoetan bere gizarte eta kultur jarduerei ekin zien. Ondorioz, maiz atxilotua izan zen. Bere izena hiri honetako lehenbiziko ikastolari ere lotua dagoelarik. 1960ko hamarkadan EAJko kide aktiboa izan zen, 1964ko Gernikako Aberri Eguneko hainbat ekintzetan parte hartu zuen. Juan Ajuriagerrak Bizkai Buru Batzarrean jarri zuen, EAJn 1969an burututako berrantolaketan, eta ondoren urteetan kargu horretan mantendu zelarik.

1970eko hamarkadan berrosaketa abertzalearen bultzatzaileetako bat izan zen, Mikel Isasi eta Federico Bergaretxe, Luis Maria Retolaza, Primitivo Abad eta Ajuriagerrarekin batera 1974ko Jesus Maria Leizaola Lehendakariaren Gernikarako itzulera klandestinoaren antolatzaileetako bat izan zelarik. Ekintza hauek hainbat atxiloketa suposatu zioten, espainiar ultraeskuinak Bilboko bere dendetako bat lehergailuz suntsitu zuelarik. Bestalde, urte haietan eremu katolikoan jarduera handia izan zuen El Ciervo aldizkariari loturik. 1977an 40 urteko klandestinitatearen ostean EAJko Bizkai Buru Batzarreko kide hautatu zuten, nagusiki alderdiaren ekonomiaz arduratuko zen gero. Kargu honetan zegoela Trantsizio Garaiko EAJren lehenbiziko krisi handia bizi izan zuen: 1979ko Bermeoko sabindar eszisioa.

1980an Deia egunkaria eta Muga aldizkaria argitaratzen zituen Iparragirre argitaletxeko administrazio kontseiluan sartu zen.[1] Bere agintean, lehenbiziko aldiz euskal egunkari bat asteko zazpi egunez etenik gabe argitaratu zen. Carlos Garaikoetxearen adiskide mina zen.1984an Bizkai Buru Batzarrerako bere hautagaitza aurkeztu zuen, Mitxel Unzueta abokatua eta Jesus Insausti "Uzturre" sindikalistarekin lehiatuz. Galtzaile atera eta handik bi urtetara EAJko krisi larria jazo zenean, alderdia laga eta Eusko Alkartasunako kide egin zen. Garai horretan bizi laburreko Gaur Express egunkariaren sortzaileetako bat izan zelarik.

2008ko maiatzaren 19an zendu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Iturriotz, Alazne. (1997-06-29). «Deia eta Egin. Atzera begira, etorkizuna ilusioz» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria) (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]