Edukira joan

Txikipedia:Anabel Arraiza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anabel Arraiza Artieda (Lakuntza, 1975) euskal aktorea eta musikaria da.

Musikaria (1989-2001)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitan akordeoia ikasi zuen Altsasun, Lakuntzan eta Barañaingo kontserbatorioan. 14 urterekin hasi zen festetan edo inauterietan jotzen. Amaiur akordeoi-orkestrako kidea izan zen. Gero ezkontza, bataio eta jaunartzetan, Goiuri taldean teklatuak jo eta abestu zuen.

Zinema aktorea (1994-2014)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin aktore hasi zen zineman ‘’Denboraren gibelean’’ filmean. 2014an ‘’Ione, igo zerura’’ filmean egin zuen protagonista-lana.  

Telebista aktorea (1994-2003)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an eta zortzi urtez Sara Garmendia izan zen ETBko Goenkale telesailean. Ondoren Sorginen Laratza saioan aritu zen bi denboraldiz.

Irrien Lagunak eta bizipoza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrien lagunak klubeko kidea da eta Ane Pirata pertsonaia egiten du.  Bizipoza elkartasun sarean egiten du lan.

Antzerkiko aktorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrien lagunak klubeko emanaldietan parte hartu du. 2015ean hiru antzezlanetan parte hartu zuen (Zu gabe, Jendarte Bidaide, eta Ekoetikopatetikobikoa)