Txikipedia:Kontxu Odriozola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kontxu Odriozola

Biografia Kontxu Odriozola 1945eko uztailaren 7a jaio zen Azpeitian (Gipuzkoa) eta 2016ko otsailaren 5a hil zen Donostian (Gipuzkoa). Euskal aktore eta irakaslea izan zen.

Irakasle ikasketak egin zituen eta 17 urtez ikastoletako irakasle bezala egin zuen lan. Donostiara joan zen bizitzera. Irakasle lanean jarraitu arren ez zuen sekula antzerkia erabat baztertu.

1981ean, irakasle zela eta irratian kolaboratzen zuela bikoizketa eskola bat ireki zen Donostian. Eskola honen aukera hori ikusita Kontxuk bikoizketa lanak ikasteko baliatu zuen. Eskola honetatik Antzerki eskolara egin zuen salto, aktore gisa bere lehen pausoak emateko.

Bere lan garrantzitsuenak ondorengoak dira:

Antzerki profesionalean egindako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herio dantza,
  • Aspirina para dos,
  • Woody Allenena,
  • Pipin, Schwartz-en obra musikala,
  • Ama begira zazu,

Zinema

  • Hamasiegarrenean
  • Albaniaren konkista

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goenkale
  • Bai Horixe!
  • Herriko plaza
  • Flamingo Berria
  • Médico de familia

Sariak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hotel Ercilla Atzerki Saria, Ama begira zazu-rengatik.
  • Argia Saria
  • Euskal Aktoreen Batasunaren Saria, telebistako aktore onenari emandakoa.