Txikipedia:Maika Etxekopar

Wikipedia, Entziklopedia askea

MAIKA ETXEKOPAR[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maika Etxekopar Gotaine-Irabarnen (Zuberoa) jaio zen 1987.urtean. Antzerkilaria, kantaria eta musikaria da. Amaren Alabak kantari taldean egin zen ezagun.

Antzerkilari gisa "Le Petit Théâtre de Pain" konpainian dabil, antzezle profesional izateko bidean.

Bonbo Beltz taldearekin Gure Zaharrak lana ere egin zuen, helduentzako txotxongilo ikuskizuna dena. Aktore eta zuzendari lanak egin ditu antzezlan honetan. Tamaina naturaleko txotxongiloak atzetik maneiatuz.

Mixel Etxekopar musikariaren alaba da.

Diskografia

  • 2015 Euskal Barrokensemble, Enrike Solinís - Euskel Antiqva (Le Legs Musical Du Pays Basque) Alia Vox AV9910.
  • 2017 Astea Eta Otsoa Oihaneko Zühainetan - Oihaneko Zühainetan, Point Du Jour.
  • 2019 Jupiter Jon + Amaren Alabak - Barkoxeko Gatü Jaleen Kantorea, (Jupiter Jon Self-released).