028
028 | |
---|---|
Datuak | |
Mota | telephone number (en) eta emergency service (en) |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania, katalan, galiziera, euskara, ingeles eta frantses |
Babeslea | Espainiako Berdintasunerako Ministerioa |
Historia | |
Sorrera | 2023ko uztailaren 5a |
webgune ofiziala |
028 ostadar zerbitzua Espainiako larrialdi telefono, posta elektroniko eta bat-bateko mezularitza zerbitzu bat da, gorroto-delitu eta diskriminazio LGBTIfoboak pairatu dituzten biktimentzat. 2023ko uztailaren 5ean jarri zen martxan.[1] Hautatutako zenbakiak ekainaren 28ari egiten dio erreferentzia, LGBT Harrotasunaren nazioarteko egunari, hain zuzen ere.[2]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zerbitzuaren ezarpena 2022ko udarako ezarriko zela iragarri zuen Irene Montero Berdintasun ministroak prentsaurreko batean, maiatzaren 17an, Homofobiaren, Transfobiaren eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere.[3]
2023ko uztailaren 5ean doako zerbitzua espainiar lurralde osoan jarri zen martxan. Entzumen- eta mintzamen-desgaitasunak dituzten pertsonentzat irisgarria da eta arreta gaztelaniaz, katalanez, galegoz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen da.[2][1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b (Katalanez) Gallardo, Violeta Molina. (2023-07-05). «Ja funciona el 028: telèfon d’atenció al col·lectiu LGTBI» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Igualdad pone en marcha el teléfono Arcoíris 028 para la información y atención integral en derechos LGTBI» elDiario.es 2023-07-05 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El 028, el teléfono para las víctimas de LGTBIfobia, empezará a operar en verano» ElHuffPost 2022-05-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 028 txata (bat-bateko mezularitza zerbitzua)
- 028 posta elektronikoa
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «028» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |