2010eko saharar matxinada2010 urteko urrian saharar herriak Mendebaldeko SaharanMarokoko estatuaren aurka hasitako protestak eta ondorengo liskarrak biltzen ditu. Protestak milaka sahararrek Aaiundik gertu zegoen kanpamendu batean era baketsuan bildu zirenean hasi ziren. Azaroaren 8an Marokoko segurtasun indarrek kanpamendua bortxaz desegin eta sahararren ihesa eragin zuten. Ondoren, istilu larriak geratu ziren Aaiun eta Smara hirietan eta hainbat pertsona zauritu eta hil ziren, saharar zein marokoar segurtasun indarren artean. Matxinadan parte hartu zuten ekintzaileen aurkako errepresioa gogorra izan zen eta sahararren aurkako torturak eta tratu txarrak salatu ziren giza-eskubideen aldeko zenbait erakunderen aldetik. Marokoar zibilek ere jardun zuten sahararren aurka. Matxinada Espainiar Estatuak1975 urtean lurraldea Marokoren eskuetan utzi zuenez geroztik izandako protesta biziena izan zen eta Mendebaldeko Sahararen estatus kolonialaren arazoa plazaratu zuen berriz ere nazioartean, bereziki Espainian, bere burua sahararren ordezkaritzat jotzen duen Fronte Polisarioak aldarrikatzen duen autodeterminazio eskubidearen eta Marokok lurraldearen gainean defendatzen duen subiranotasunaren gainean.