Abel Grimmer
Abel Grimmer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1570(e)ko hamarkada |
Herrialdea | Habsburg Netherlands |
Heriotza | Anberes, 1610(e)ko hamarkada (38/57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, marrazkilaria eta arkitektoa |
Lantokia(k) | Anberes |
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Abel Grimmer edo Grimer ( Anberes, c. 1570 - id. 1618-1619), flandriar margolaria izan zen .
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jacob Grimmer paisaia-margolariaren semea izan zen. 1591n Catharina Lescornetekin ezkondu zen eta, urtebete geroago, aitak bezala, Anberesko San Lukasen Kofradian sartu zen irakasle. Bere lanetan gai erlijiosoa duten eszenak dira nagusi, askotan urteko hilabeteen edo urtaroen arabera sailkatuta, Pieter Brueghel Zaharra, Hans Bol, Adriaen Collaert edo Pieter van der Heydenen aurreko konposizioetan oinarrituta. Elizako barruak ere margotu eta marraztu zituen - batzuetan Hans Vredeman de Vries-en konposizioetan oinarrituta - perspektiba ondo zainduta, baita hirien ikuspegiak jorratuta ere, batez ere bere jaioterrikoak, Anberesekoak.
Abel Grimmerren gai kuttun bat Babelgo Dorrea izan zen, honen zenbait bertsio sortu zituelarik, Pieter Bruegel Zaharrak gai berari buruz egindako tratamenduan inspiratua. Zerura iristen den hiria eta dorrea eraikitzeko erabakia du gaitzat lan honek. Istorio hau gai iturri aberatsa izan zen XVI eta XVII. mende bukaerako margolari flandriarrentzat. Gai honi buruz Pieter Bruegel Zaharraren 1563ko bi lanak (Kunsthistorisches Museum, Viena; eta Museum Boijmans Van Beuningen, Rotterdam) izan ziren inspirazio-bide.
Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Erregeren semearen ezkontzako oturuntzaren parabola, olioa taulan, 24 x 34 cm, sinatua, c. 1611.
- José eta María ostatuak bilatzen dituzte Belenera iristean, olioa taulan, 24 x 34 cm, sinatua, c. 1611.
- Sabbath behaketaren parabola, olioa taulan, 24 x 34 cm, sinatua.
- Mahastizain ez-leialen parabola, olioa taulan, 24 x 34 cm, sinatua. mahasti hiltzaileen parabolan inspiratuta.
- Zorioneko nekazariaren parabola, olioa taulan, 24 x 34 cm, sinatua, c. 1611.
- Ereinaren parabola, olioa taulan, 24 x 34 cm, sinatua, c. 1611.
- Market in Bergen op Zoom, olioa taulan, 63,8 x 82,2 cm, egotzia, c. 1590-1597 [1] .
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abel Grimmer Prado Museoaren Entziklopedian.
- Abel Grimmer, National Gallery of Art-en, Washington, DC.