Edukira joan

Agoizko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Armarriko egungo itxura

Agoizko armarria Nafarroa Garaiko Agoitz hiriko armarri ofiziala da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armarria 1479ko ekainaren 22koa da, eta Katalina eta Joanes Albretekoa erregeek eman zioten. Honela dio dokumentuak:

«Maddalen printzesak, Frantzisko Febo haur erregearen ama eta tutoreak, Agoizko udal dermioan bildu zituen buruzagi agaramondar eta beaumondar nagusiak. Printzesa bertan zela, lurrean sartu zituzten euren ezpatak, bakearen adierazgarri. Esaten da gertakari hau San Roman baselizaren ondoan izan zela. Bakearen sinatzaileak izan ziren, Nafarroako Pedro markesa agaramontarren aldetik, eta Luis Beaumont Leringo Kondea, beaumondarren aldetik»

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977n argitaratutako Zangozako merindadeko Udal armagintzaren bere liburuan, Jesus Otazuk honela deskribatzen du hiriaren armarria:

« Hondo gorri batez eta aurrean bi zilarrezko ezpatez osatuta dago, urrezko helduleku eta gurutzetekin, eta horien artean urrezko koroa bat. »


Deskribapen hau oraindik ere baliozkoa da, hiriko armarria zati hauek osatzen baitute:

  • Hondo gorria: gorriak ahul eta menpekoekiko pertsona ospetsu eta agintarien babesa eta laguntza islatzen du.
  • Bi ezpata: agaramondarren eta beaumondarren ezpatak irudikatzen.
  • Koroa bat: bien arteko ituna Nafarroako erregeen esku-hartzeari esker egin zela sinbolizatzen du.


Beste bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]