Al Lewis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al Lewis

Bizitza
JaiotzaNew York1923ko apirilaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaNew York2006ko otsailaren 3a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Karen Ingenthron  (1984 -  2006)
Hezkuntza
HeziketaThomas Jefferson High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta irrati-esataria

IMDB: nm0506891 IBDB: 79446
Find a Grave: 13223693 Edit the value on Wikidata

Albert Meister (New York, 1910eko apirilaren 30a - Ibidem, 2006ko otsailaren 3a), artistikoki Al Lewis izenarekin ezaguna, aktore estabatuarra izan zen. Bere lan ospetsuena The Munsters telesailean izan zen, aitonaren paperean. Ideologikoki ezkerreko militantea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Al Lewisek hainbat lanbide izan zituen: zirkuko pailazo gisa hasi zen 1920ko amaieran, Haur Psikologiako titulu bat lortu zuen gero, eta, ondoren, klaseak ematen aritu zen eta liburu pare bat idatzi zituen, NBAko hainbat talderentzat saskibaloi-ikuskatzaile gisa lan egin eta entretenimenduaren mundura itzuli aurretik. Broadwayren zenbait lanetan aritu zen, eta gero telebistara salto egin zuen. Geroago, jatetxe baten jabea, hautagai politikoa eta irrati esataria ere izan zen.

The Munsters izan zen bere arrakasta nagusia. Aitona Munster bezala ezaguna izan arren, telesaileko bere pertsonaia Lilyren aita eta Herman Munsterren aitaginarreba zen, beraz, bere benetako abizena Drakula izango zen. Aitona Munsterren rolari zion atxikimendua hain izan zen handia, ezen, telesaila bertan behera utzi ondoren, jatetxe bat ireki baitzuen New Yorkeko Greenwich Village zonalde bohemiarrean, Grampa's izenekoa. New Yorkeko gobernaziorako hautagai izatea Green Partyrekin erabaki zuenean, epaiketa hasi zuen hauteskunde-txarteletan Grandpa Al Lewis bezala agertu ahal izateko. Lewisek eskaria eta hauteskundeak galdu zituen, eta hil zen arte irratsaio politiko bat gidatu zuen.[2]

Sergio Oksmanek zuzendutako Goodbye America dokumentalean, laurogei urtetik gorako aktoreak ezkerreko aktibista gisa izandako iragana kontatu zuen. 2006ko otsailaren 3an hil zen, Goldwater Memorial Hospitalean, 95 urte zituela.[3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1951 London Entertains Dokumentala
1957 I Vampiri Asistente
1960 Pretty Boy Floyd Manny 'Machine Gun Manny'
1964 The World of Henry Orient Store Owner
1966 Munster, Go Home! Aitona Munster
1969 They Shoot Horses, Don't They? Indioilarra
1970 The Boatniks Bert
1971 They Might Be Giants Mezularia
1973 The Night Strangler Hobo
1974 Death Wish Lobby Hotelaren zaindaria
1974 Black Starlet Sam
1974 Coonskin Aitapontea Ahotsa
1975 White House Madness Judge Cirrhosis
1979 That's Life bukatu gabeko filma
1980 Used Cars Harrison Epailea
1987 Comic Cabby Al the Cabsmith
1988 Married to the Mob Joe Russo osaba
1988 Bum Rap Mr. Wolfstadt
1992 My Grandpa is a Vampire Vernon Cooger
1993 The Garden Holokaustotik bizirik ateratako Abel film laburra
1994 Car 54, Where Are You? Leo Schnauzer
1996 Fast Money Poon
1996 South Beach Academy Gene osaba
1998 Sidoglio Smithee Bere buruaz antzezten
2002 Night Terror Father Hanlon

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
1953–1957 The Big Story Willie 2 kapitulu
1957 Decoy Chi Chi "Queen of Diamonds" kapituluan
1957 Brenner Logan "Thin Ice" kapituluan
1959 The Phil Silvers Show Bruno munstroa, Mobster Bengal, Mike 3 kapitulu
1959 Deadline Fletcher "Jail Break" kapitulua
1959–1960 The United States Steel Hour Bartender, Paul Gordon 2 kapitulu
1959–1963 Naked City Mr. Carrari, Mr. Tanner, Harry McGoglan, Bookie, Gus, Mr. Pike 6 kapitulu
1961–1963 Car 54, Where Are You? Leo Schnauser ofiziala 44 kapitulu
1962 The Defenders Cross sargentua "The Search" kapitulua
1964–1966 The Munsters Aitona Munster 70 kapitulu
1967 Lost in Space Zalto "Rocket to Earth" kapitulua
1971 Green Acres Charlie "Star Witness" kapitulua
1971 Night Gallery Mishkin Kapitulu batean
1972 Love, American Style Bernie Kapitulu batean
1973 The Night Strangler Tramp Telebista filma
1973 The ABC Saturday Superstar Movie Aitona Munster "The Mini-Munsters" kapitulua
1973 Here's Lucy Lionel Barker "Lucy Plays Cops and Robbers" kapitulua
1978 Ring of Passion Mike Jacobs Telebista filma
1980 CBS Children's Mystery Theatre "The Treasure of Alpheus T. Winterborn" kapitulua
1981 The Munsters' Revenge Aitona Munster Telebista filma
1981 Taxi Seguritate zaindaria "On the Job: Part 2" kapitulua
1981 Best of the West Epaila "The Hanging of Parker Tillman" kapitulua
1988 Super Scary Saturday Albert Einstein Grampa "War of the Gargantuas" kapitulua
1990 Mathnet "The Case of the Masked Avenger" kapitulua
1991 Hi Honey, I'm Home Aitona Munster "Grey Skies" kapitulua
1995 Here Come the Munsters Jatetxeko gonbidatua Telebista filma

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]