Alan Smith
Alan Smith | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak | |
Jarduerak | akademikoa |
Alan Smith[1] Ulsterreko Unibertsitateko Coleraineko atalean egoitza duen UNESCOren "Bakerako Heziketa" katedraduna da. 2010eko martxoan Euskal Herriak bizi duen gatazkari buruz publiko egin zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean dago.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikasketen alorrean orain irakasle den unibertsitate berean Zientzia eta Filosofia ikasi zituen. Hezkuntza eta giza eskubideen arloetan elkarte askotako kide edo aholkularia da Irlanda, Erresuma Batua eta AEBetan; UNESCO edo Munduko Bankuaren gai horiei buruzko zenbait batzorderekin ere kolaboratzen du eta INCOREren[2] bultzatzaileetakoa da[3].
Aipatu erakundeek eta Ipar Irlandako Hezkuntza Sailak enkargatutako hamabost lanen arduraduna da eta hezkuntza, berdintasuna edota gatazkak bezalako gaiei buruzko artikulu eta lan ugariren egilea da[4]. Irakasle lanak Irlandan eta Zimbabwen egin ditu.
Euskal Herriaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Smith 2006an Euskal Herrira bisitaldia egiteko Juan José Ibarretxek gonbidatu zuen bakegintzaren alorreko adituen taldean egon zen; taldean Bruselako Adierazpena sinatu duen Andrea Bartoli zegoen, besteak beste. "Bakea eta Elkarbizitzarako Plana" deitu zen egitasmoaren erredakzioan kolaboratzeko eskatu zioten eta Smith, Pamela Aall (AEBetako USIPeko[5] presidenteordea) eta Ipar Irlandako Giza eskubideen Batzordeko Ann Hoperekin batera berradiskidetzean giza eskubideek eta hezkuntza duten egitekoa jorratzen duen planaren atala aztertu zuten [6].
Euskal Herria, Bosnia-Herzegovina eta Ipar Irlandako gatazken ondorioen eta hezkuntzaren arteko harremanei buruz Europar Batasunak babestu duen ikerketa proiektu batean ere murgilduta dago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Ez konfunditu bere homonimo batzuekin.
- ↑ INCORE (International Conflict Research) NBEko Unibertsitateak eta Ulsterrekoak azken honetako Derryko campusean 1993an elkarrekin sortutako gatazken ikerketarako zentroa da; ikus bere webgunea..
- ↑ Smithi buruzko informazio orokorra.
- ↑ Smithen ikerketa lanen zerrenda Unibertsitateko webgunean.
- ↑ Ikus Sheryl Brown.
- ↑ Albistea Ulsterreko Unibertsitateko UNESCO atalaren webgunean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Smith Ulsterreko Unibertsitateko webgunean.
- Smith Bruselako Adierazpenaren sinatzaileen artean.
- (Ingelesez) Smith hizlari[Betiko hautsitako esteka] CampusEngage webgunean.