Alesbesko udaletxea
Appearance
Alesbesko udaletxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Alesbes |
Koordenatuak | 42°16′45″N 1°45′01″W / 42.27926282°N 1.75017784°W |
Alesbesko udaletxea Alesbes nafar udalerriko udaletxea da.
Alesbesko Udalaren egoitza da eta Espainia plazan kokatuta da, hiriaren erdialdean.
Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Foruen plazaren eta Espainia plazaren artean dago. 1770 inguruan eraiki zuten. Adreiluzko hiru fatxada ditu, eta bakoitzak tratamendu ezberdina du. Fatxada nagusian, bost arku zabaleko arkupea duen lehen atal bat artikulatzen da. Eraikinaren goikaldean, perimetro osoa hartzen duen arkutxoen galeria bereizgarria dago.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | ALESBES. (Noiz kontsultatua: 2021-10-29).