Alonso Idiakez Butroe eta Muxika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alonso Idiakez Butroe eta Muxika


Nafarroako erregeorde

Bizitza
JaiotzaDonostia1565eko otsailaren 14a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMilan1618ko urriaren 7a (53 urte)
Familia
AitaJoan Idiakez
LeinuaIdiakez leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta politikaria

Alonso Idiakez Butroe eta Muxika (Donostia, 1565eko otsailaren 14a - Milan, 1618ko urriaren 7a), Ciudad Realeko I. dukea, espainiar handiki, militar eta estatu-gizona izan zen, Nafarroako erregeorde (1610-1618), Done Jakueren ordenaren barruan Leongo komendadore nagusi eta Lonbardiako armadaren kanpo-maisu orokorra. Joan Idiakezen seme bakarra zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Monarkiari lotutako Idiakez leinuan jaio zen. Bere aita Joan Idiakez izan zen, Filipe III.a Espainiakoaren Ordenen Kontseiluko presidentea eta bere aitona Alfontso Idiakez (Alonso ere deitua), Karlos V.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren idazkaria izan zena. Bere ama Mentzia Manrique Butroekoa eta Muxikakoa Alonso jaio zenean hil zen, baina Butroe eta Muxikako etxeen eskumenak eman zizkion, eta Aramaioko jaurerria, 1603an jaso zuena.

Gortean egindako lanagatik Biandrinako konderria jaso zuen 1599an, Milango Dukerrian zegoen estatu bat barne zuena, eta Aramaio konderri ere izendatu zuten. Ciudad Realgo dukerria jaso zuen bere zerbitzu militarren ordainetan, Napoliko Erresuman.

Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]