Anna Roig Serra
Anna Roig Serra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alforja, 1962ko maiatzaren 2a (62 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa 1985) lizentzia Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa 1998) doktoretza Northeastern University (en) 1988) Zientzietako Masterra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria |
Enplegatzailea(k) | Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia |
Anna Roig Serra (Alforja, Tarragona, 1962ko maiatzaren 2a) fisikari katalana da, materialen zientzian doktorea Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta ikertzailea Bartzelonako Materialen Zientzia Institutuan (ICMAB-CSIC).[1][2] Medikuntzako aplikazioekin bateragarriak diren nanopartikula metaliko eta erdi-metalikoen garapenean oinarritzen da bere ikerketa. Nanopartikula horiek kontraste-agente gisa jardungo lukete irudian erresonantzia magnetikoaren bidez eta sendagaiak kapsularatzean eta zuzentzean.[3]
Gaur egun, ICMAB-CSICeko ikerketa-irakasle finkatua da, eta Nanopartikula eta nanokonposatuen taldeko buru da (ingelesez nanoparticles & Nanocomposites), kristalografia sailaren barruan.[4]
Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1985ean, fisikan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta, ondoren, Materialen Zientzian espezializatu zen. 1988an, master bat egin zuen Bostongo Ipar-ekialdeko Unibertsitatean, eta, 1998an, Materialen Zientzian doktoratu zen, Bartzelonako Materialen Zientzia Institutuan (ICMAB-CSIC) ikertzen.[4][5]
Harrezkero, zientzia-erakunde horretan garatu du bere ibilbide akademikoa, eta zuzendariorde izatera iritsi da. Gasak ikertzeko MATGAS erakundeko zuzendariorde ere izan zen, ICMAB-CSICen ondoan. 2005 eta 2008 artean, programako ofizial izendatu zuen Europako Batzordeak Bruselan, Espainiako aditu nazional gisa.[3][4] 2016ko urrian ikerketa-irakasle bihurtu zen.[6]
Roig Espainiako nanomedikuntzaren arloko ikertzaile nabarmena da, eta argitalpen ugari ditu.[7][8] Horrez gain, instrumentazio fisikoaren, kimikoaren, nanoteknologiaren eta osasunaren arloetan 9 patente asmatu ditu.[9][10]
Dibulgazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Era berean, nanozientzia eta nanomedikuntza hainbat esparrutan zabaltzeko konpromisoa hartu du Roigek, hala nola, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatean,[11] Nit Europea de la Recercan,[12] Espainiako nanozientziaren eta nanoteknologiaren jaialdian (10alamenos9)[13] eta Ikertzaile bat zure gelan ekimenean.[14] Bereziki emakumeak eta neskak zientzian sustatzen eta suspertzen parte hartzen du.[15] Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko (AMIT-CAT) eta Espainiako Fisikako Errege Elkarteko kidea da.[3]
Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2017an, Grifolsen Albus 2017 saria jaso zuen, "Albumin- iron oxide nanocages" proiektuarengatik.[16][17][18]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2021-05-02). «Anna Roig Serra, física» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ Serra, Anna Roig. (1998). Estudio y caracterizacion de nanoparticulas magneticas. (http://purl.org/dc/dcmitype/Text)..
- ↑ a b c (Katalanez) «Exposició Científiques Catalanes 2.0» Associació Catalana de Comunicació Científica (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ a b c (Ingelesez) Group of Nanoparticles and Nanocomposites – INSTITUT DE CIÈNCIA DE MATERIALS DE BARCELONA, ICMAB-CSIC. (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ ORCID. ««ANNA ROIG (0000-0001-6464-7573)»» orcid.org (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Ingelesez) ICMAB-CSIC. «ICMAB - Anna Roig guanya la plaça de Professor d’Investigació» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Anna Roig» scholar.google.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Ranking of researchers in Spain and Spaniards abroad (I): From 1 to 5000 | Ranking Web of Universities: Webometrics ranks 30000 institutions» 161.111.47.11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ ««Espacenet – search results for "Anna Roig Serra"»» worldwide.espacenet.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ Consejo Superior de Investigaciones Científicas. ««ANNA ROIG SERRA»» www.csic.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Rattan Lal recibirá la Medalla de Honor de la UIMP | Cantabria 24 horas» Cantabria24horas.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Nit de la Recerca 2019 | Buscaciència» www.buscaciencia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Ingelesez) May, Anna. «ICMAB - #VermutDeNanociència: Anna Roig and Judit Morlà give short talks on nanoscience on YouTube» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Ingelesez) ICMAB-CSIC. «ICMAB - Prof. Anna Roig and Dr. Agustín Mihi bring the new materials to secondary schools with the program "A researcher in your classroom"» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Katalanez) Admin. (2007-10-04). «Butlletins ACCC» Associació Catalana de Comunicació Científica (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Ingelesez) ICMAB-CSIC. «ICMAB - Anna Roig, 2017 Albus Grifols Award for an albumin-related research project» icmab.es (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ (Katalanez) Barcelona, UAB-Universitat Autònoma de. «Dues investigadores de l’ICMAB, guardonades amb els premis Albus i L’Oréal-UNESCO» UAB Barcelona (Noiz kontsultatua: 2024-05-07).
- ↑ «Albus : Award Recipients». .