Arlas (Azkoien)
Arlas | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erriberagoiena |
Udalerria | Azkoien |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Arlas |
Posta kodea | 31350 |
Herritarra | arlastar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°21′37″N 1°45′39″W / 42.36023054°N 1.76094634°W |
Garaiera | 301 metro |
Distantzia | 57,9 km (Iruñetik) |
Demografia |
Arlas[1][a] Argako Erriberako Azkoien udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erriberagoiena eskualdean. Gaur egun, benta bat da, eta Arlasko benta izenpean ezagutzen da.
XIV. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Azkoiengo Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak arlastarrak ziren.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arlas toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- gaztelaniaz: Arlas
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Arles (1001)
- Arlas (1056)
- Arlaz (1087)
- Arllas (1110)
- Arlas (1802)
- Arlas (1996)
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XI. eta XII. mendeetan, batez ere, muga-barruti garrantzitsu baten erdigunea izan zen. Orti Santxitzen esku utzi zen, Gartzia IV.a Santxitzen mende, Gartzia Semenoitz eta Eneko Santxitzen esku, Antso IV.a Gartzeitzen mende, eta, ondoren, Gartzia Santxitz (1086), Orti Lopitz (1091-1110) eta Piarres Ezkerraren (1144-1158) esku. XII. mendearen bigarren erdialdean Iratxeko monasterioak eta Orreagako Santa Mariak jabetzak izan zituzten. Hiribildua Gartzia IV.a Santxitzek Estefania Foixkoa emazteari arrasaldar gisa emandakoen artean dago.
Bere Andre Maria eliza Montearagongo abadian sartu zuten XI. mendearen amaieran; Gartzia V.a Ramiritz erregeak Iruñeko katedralera itzuli zuen 1137an, baina berriz ere Montearagoni esleitu zioten, harik eta Fernando Aragoikoa infanteak Pedro Cristoforo Antso VII.a Azkarraren kantzilerrari eman zion arte 1205ean. 1268an, dirudienez, Azkoiengo abadia edo elizari atxikita zegoen.
XIII. mendearen amaieran despopulatu bide zen, agian izurrite baten ondorioz.
Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Arlas - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).