Arrabol

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrabol. Oreak zabaltzeko tresna.

Arrabola ore desberdinak zabaltzeko edo luzatzeko tresna da. Astigar edo pago-zurarekin egin ohi dute, egur horiei esker oreak gehien irristatzen baitira. Beste material batzuk bakelita, metala, marmola edo silikona izan daitezke.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 edo 40 zentimetro luze den objektu zilindrikoa da, muturretan heldulekuak (edo mahukak) izan ditzakeena. Arrabol modelo batzuek estaldura itsasgaitza dute, politetrafluoroetilenozkoa. Profesionalek polietileno zurizko arrabolak erabiltzen dituzte, edo silikonazkoak, zuriak eta tamaina askotakoak.

Txapati ogia prestatzen, Tanzanian

Eskuekin orea zanpatu ondoren, hainbat joan-etorrirekin aplikatzen da arrabola. Prestakin motaren arabera, orea tolestu egin daiteke eta arrabola gainean lisatu. Orea arrabolan itsatsi eta desitxuratu ez dadin, irinarekin hautseztatu daiteke arrabola.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.