Asier Laspiur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asier Laspiur
Bizitza
JaiotzaEibar, 1960 (63/64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Asier Laspiur (Eibar, Gipuzkoa, 1960) eskultorea da. 1980ko hamarkadaren erdialdera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, bi urte eman zituen New Yorken bere prestakuntza sakontzen. EHUko Leioako Arte Ederretako Fakultatean lizentziaduna da. Txikitandik hasi zen artelanetan, eta hainbat adarretan jarduna da, hala nola margolaritzan, olioan, grabatuan, zeramikan edota eskulturan. 1989an Gure Artea saria irabazi zuen Zintzilikarioa lanarekin. Artelan hori herrietako esekitokiei buruzko azterketaren emaitza izan zen.

Emakumezko errebelazio aktore Goya saria irabazi duen Jone Laspiur aktorearen aita da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]