Aster Aweke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aster Aweke


UNICEFen borondate oneko enbaxadorea

Bizitza
JaiotzaGonder, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Etiopia
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikaria eta artista
Genero artistikoasoula
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaBuda Musique
Columbia Records

IMDB: nm2099413 Facebook: Asteraweke Spotify: 6oCxgUP6Vdx3YIJb59Ia0L iTunes: 82433705 Last fm: Aster+Aweke Musicbrainz: a9a3acea-e026-44ac-90d5-7768eaf183ed Songkick: 123869 Discogs: 454523 Allmusic: mn0000604783 Edit the value on Wikidata

Aster Aweke (amhareraz: አስቴር አወቀ; Gondar, Etiopia, 1959) etiopiar abeslaria da. Afrikako ahots onenetakoa da, eta Mendebaldeko jazzaren eraginak ditu. Aretha Franklinekin alderatu izan da, eta "Sarah Vaughan afrikarra" dela esan izan da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren aita Haile Selassieren erregimeneko funtzionario zelako, Roha Band delako orkestran, garai hartan Etiopian zegoen orkestrarik onenean, sartu zen bakarlari gisa 1978an. Hala ere, diktadura jasangaitza zen, eta Estatu Batuetara alde egin zuen familia osoarekin 1979an.

Hamar urtez, klubetan eta jatetxeetan lan egin zuen, jazzetik eta rhythm and bluesetik hurbil zegoen errepertorio bat kantatuz. Geroago, baina, sustrai etiopiarretara itzultzea erabaki zuen, eta sustrai horiek Estatu Batuetan ikasitakoarekin nahasi zituenean hasi zen famatu egiten. 1989an, Kabu argitaratu zuen. Album horretan, krar izeneko harpa etiopiarra entzun daiteke, teknologia garatuzko beste instrumentu batzuen aldamenean, funk erritmoan. Maisulantzat jotzen den 1993ko Ebo diskoan, are gehiago sakondu zituen sustrai afrikarrak.

Gaur egun, Aster Awekeren ahots bero eta berezia Afrikan bezain ezaguna da Estatu Batuetan. Beste lan batzuk: Hagere (1999), Sugar (2002), Asters Ballads (2004), Fikir (2006) eta Checheho (2010).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]