Edukira joan

Avalon

Wikipedia, Entziklopedia askea

Avalon, latinez Insula Avallonis, galeseraz Ynys Afallon edo Ynys Afallach eta kornubieraz Enys Avalow, literalki "Sagarrondoen Uhartea", Arturiar kondairako uharte mitologiko bat da.

Lehen aldiz, Godofredo Monmouthekoak idatzitako Historia Regum Britanniae (1136) idazlanean aipatzen da. Kondairaren arabera, Aintzirako Andereak Arturo erregeari Exkalibur ezpata eman eta gerora errege horrek berak ezpata uretara jaurti zuen leku magikoa da.