Báishé: Yuánqǐ
Appearance
Báishé: Yuánqǐ | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | 白蛇:缘起 eta White Snake |
Jatorrizko hizkuntza | mandarin estandarra |
Jatorrizko herrialdea | Txinako Herri Errepublika eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma eta cinematic fairy tale (en) |
Iraupena | 98 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Light Chaser Animation Studios (en) Warner Bros. Far East Inc. (en) |
Suge Zuria: Sorrera (txinera tradizionalez: 白蛇:緣起; txinera sinplifikatuz: 白蛇:缘起; pinyinez: Báishé: Yuánqǐ; Wade–Giles: Pai2shê2: Yüan2ch'ih3) 2019ko Amp Wong eta Zhao Ji txinatar zinema zuzendariaren marrazki biziduneko filma da.
Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakume amnesikoa da Blanca, eta, hilzorian dagoela, suge harrapatzaile batek salbatu egingo du, in-extremis. Guztizko salbaziorako, ordea, Blancaren iraganean arakatu beharko dute biek. Bide horretan, oztopoak gainditu ahala, elkar gustuko izaten hasiko dira, eta, Blanca benetan nor den deskubritzear direnean, ezbehar larri bat gertatuko da. Fantasia, mitologia eta maitasun istorio bat batzen ditu; kritika onak izan ditu.[1]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Bai she: yuan qi» Berria 2022-02-05 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |