Baginako minbizia edo baginako kartzinomabaginako epitelio lau poligeruzatutik eratorritako tumore gaiztoa da.[1] Ez da oso ohikoa, eta 50 urtetik gorako emakumeetan gertatzen da batez ere, nahiz eta edozein adinetan ager daitekeen, haurtzaroa barne. Askotan sendabidea izaten du, batez ere bere fase goiztiarretan diagnostikatzen bada.