Bai Yulu
Appearance
Bai Yulu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Weinan, 2003ko uztailaren 10a (20 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | snooker player (en) |
Bai Yulu (Weinan, Shaanxi, Txina, 2003ko uztailaren 10a; txineraz: 白雨露) snooker jokalari txinatarra da. 2024ko Emakumezkoen Munduko Snooker Txapelketa irabazi zuen, 20 urterekin.[1] Aurreko urtean ere finalean izan zen, baina Baipat Siripaporn tailandiarraren kontra galdu zuen.
Txina kontinentaleko lehen emakumezkoa izan da World Snooker Tour profesional nagusian parte hartzeko gonbidapena jaso duena, 2024–25 denboraldiaren hasieratik. 21 urtetik beherako emakumeen munduko txapelduna ere izan zen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «BAI YULU SECURES FIRST WOMEN'S WORLD SNOOKER CHAMPIONSHIP WITH KNIFE-EDGE WIN OVER MINK NUTCHARUT» www.eurosport.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).