Berna (Zornotza)
- Artikulu hau Zornotzako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Berna (argipen)».
Berna | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Zornotza |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°11′13″N 2°40′36″W / 43.18694°N 2.67667°W |
Garaiera | 90 metro |
Demografia |
Berna Zornotzako ekialdean dagoen auzoa da, Iurretako mugan kokatua eta itsasoaren mailatik 90 bat metrora dagoena.
Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Saratsubekoa auzunea, hego-ekialdean Arriandi*, hegoaldean Orozketa*, hego-mendebaldean Bernagoitia eta ipar-mendebaldean Euba mugakide ditu.
Ibaizabal herritik oso gertu igarotzen da, eta hegoalderago Mugarra (964 m) eta Gaintzorrotz (780 m) mendiak ditu zelatan.
(* Iurreta)
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dantzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
"Ariñ-Ariñ" dantza taldea 1969. urtean sortu zen bertan, Bernako jaiekin bat eginez. Gaur egun 46 kide ditu, gehienak andrazkoak, hala inguruko auzokoak nola beste udalerri batzuetakoak, eta hiru taldetan banatuta daude adinaren arabera.
Orain arte bost ikuskizun sortu dituzte.
Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abuztuaren lehenengo igandean ospatzen da jai nagusia auzoan, erromeria, dantzak eta bertsolariekin.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz)Zornotzako udal webgunean
- (Gaztelaniaz) Dantza taldearen urteurrenari buruzko albistea.
Zornotzako auzoak | ||
---|---|---|
Aldana · Arazotza · Astepe · Autzagana · Berna · Bernagoitia · Boroa · Dudea · Elgezabal · Etxano · Euba · Larrea (Larra) · Leginetxe · Montorra · Oromiño |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |