Birgit Nilsson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Birgit Nilsson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMärta Birgit Nilsson
JaiotzaVästra Karup (en) Itzuli eta Västra Karup (en) Itzuli1918ko maiatzaren 17a
Herrialdea Suedia
HeriotzaBjärlöv (en) Itzuli2005eko abenduaren 25a (87 urte)
Hobiratze lekuaVästra Karup cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRoyal Academy of Music
Hizkuntzaksuediera
Irakaslea(k)Joseph Dewar Hislop (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0632169 Spotify: 6ljM6B2XmSU7BtG3tZLQ1K Musicbrainz: f389484d-2610-4a31-b587-94585f1220f4 Discogs: 865659 Allmusic: mn0002194564 Find a Grave: 12949242 Edit the value on Wikidata

Marta Birgit Svennson edo Birgit Nilsson (Vastra Karup, Eskania, Suedia, 1918ko maiatzaren 17a - Ib., 2005eko abenduaren 25a)[1] opera eta obra sinfonikoetan espezializatutako soprano suediarra izan zen. Ezaguna da Wagnerren (Brunilda, Isolda), Straussen (Electra, Salomé) eta Pucciniren (Turandot) operetako pertsonaien interpretazioengatik. erraosteko wagneriar soprano gorena izan zen.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Märta Birgit Svensson gisa jaio zen Eskaniako konderriko landetxe batean, ( Malmötik 100 km iparraldera), Nils Svensson eta Justina Svensson-en alaba. Hiru urte zituela, amak erositako jostailuzko piano batean hasi zen melodiak konposatzen. Oinez hasi aurretik kantatzen omen zuen elkarrizketa batean esan zuenez. Bere etxetik hurbil dagoen elizako koruan kantatzen hasi zenean, bertako zuzendariak kantu-eskolak hartzea gomendatu zion.

Ragnar Blennow irakaslearekin ikasi zuensei hilabetez Åstorpen, Stockholmen dagoen Suediako Musika Errege Akademian[3] sartzeko egin zen entzunaldi batean parte hartzea prestatzeko. Aurkeztu ziren 47 abeslariren arteko lehena izan zen, eta Christina Nilsson sopranoaren ohorez sortutako beka eman zioten. Akademiako irakasleak Joseph Hislop eta Arne Sunnegårdh izan ziren. Hala ere, bere burua autodidaktatzat jotzen zuen, 1981ean egin zitoten elkarrizketa batean esan zuenez "Irakaslerik onena eszenatokia da, bertan zaudenean proiektatzen ikasi behar duzu derrigorrez".

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nilsson Wagnertar soprano paregabetzat hartua izan da eta, estilo guztiz desberdinarekin bada ere, Norvegiako Kirsten Flagstad soprano ospetsuaren benetako oinordekotzat. Beti lotu izan da Brunilda eta Isoldaren rolarekin, hain paper estentsiboei aurre egiteko bere errezeta zein zen galdetu zitzaionean, «Zapata erosoak erabiliz» erantzun zuen. Italiar operako hainbat paper interpretatu zituen, hala nola Aida, Tosca edo Pucciniren Turandot. Behin esan zuen: «Isoldak ospetsu egin ninduen, baina Turandotek aberastu egin ninduen».

Stockholmeko Kungliga Operan egin zuen debuta 1946an, Agatheren paperean, Weberren Der Freischütz operan, hiru egun besterik ez zuen izan pertsonaia prestatzeko. 1947an, harrera ona izan zuen bere herrialdeko publikoaren aldetik, Verdiren Macbeth operan egindako Lady Macbeth pertsonaiaren interpretazioagatik.[4] Nazioarteko lehen konpromiso garrantzitsua 1951ko Glyndebourneko Jaialdian[5] izan zuen, Mozarten Idomeneo operan. Ipar Amerikan 1956an egin zuen debuta Isolda gisa San Frantziskoko Operan.[6] 1959an New Yorkeko Metropolitan operarako paper bera interpretatu zuenean lortu zuen arrakasta. Urte horretan bertan, Bayreutheko jaialdi entzutetsuan parte hartzen hasi zen, Lohengrinen operako Elsaren paperean. Ondorengo urtetan eta 1970era arte jaialdian parte hartu zuen. Hurrengo urtetan mundu osoko antzoki famatuenetan kantatu zuen,esaterako Buenos Aireseko Colon Antzokian.[7]

Abeslariak bere izena daraman Birgit Nilsson Fundazioa sortu zuen, eta honek, Birgit Nilsson saria banatzen du, saridunen artean Placido Domingo dago, abeslariak berak aukeratu zuen hil aurretik.[8] Gerora, epaimahai batek aukeratzen ditu saridunak, onuradunena artean, Yo-Yo Ma,[9] Nina Stemme[10] eta Vienako Filarmonikak.[11]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Richard Strauss: Elektra (Herbert Graf eta David Stivender, 1988)[12]
  • Elektra (1980)[13]
  • Tristan und Isolde (Pierre Jourdan, 1973)[14]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbide artistikoan sari ugari jaso zituen:[15]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Birgit Nilsson Aldatu lotura Wikidatan

Irudi Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Barker, Frank Granville; Blyth, Alan. (2006-01-12). «Birgit Nilsson» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  2. (Katalanez) «Birgit Nilsson | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  3. (Suedieraz) «Kungliga Musikaliska Akademien - Kungl. Musikaliska Akademien» www.musikaliskaakademien.se 2024-04-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-14).
  4. (Gaztelaniaz) «Birgit Nilsson: «Para mi voz y mi corazón, Isolde y Brünnhilde fueron las mejores»» Ópera Actual (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  5. (Ingelesez) «Idomeneo, 20 June 1951» Glyndebourne (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  6. (Gaztelaniaz) Gascón, Cariluz. (2012-03-25). «La voz de acero de Birgit Nilsson» Melómano - La revista de música clásica (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).
  7. (Gaztelaniaz) «Birgit Nilsson en concierto (1967)» Teatro Colón (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  8. (Gaztelaniaz) «Plácido Domingo recibirá el premio Birgit Nilsson» La Vanguardia 2009-02-20 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  9. (Gaztelaniaz) Redacción. «Yo-Yo Ma, Premio Birgit Nilsson 2022» Platea Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  10. (Gaztelaniaz) CODALARIO. «Nina Stemme gana el Birgit Nilsson» www.codalario.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  11. (Gaztelaniaz) World, Opera. (2014-10-19). «La Filarmónica de Viena recibe el premio Birgit Nilsson» Opera World (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  12. (Gaztelaniaz) «Richard Strauss: Elektra (película 1988) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Herbert Graf, David Stivender» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  13. (Gaztelaniaz) «Elektra (película 1980) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  14. (Gaztelaniaz) «Tristan und Isolde (película 1973) - Tráiler. resumen, reparto y dónde ver. Dirigida por Pierre Jourdan» La Vanguardia 2022-07-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  15. «Honours and awards - The Birgit Nilsson Prize» web.archive.org 2016-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]