Bizinal
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/23/Geminal_example.png/313px-Geminal_example.png)
Kimikan organikoan bizinal kontzeptuak adierazten du bi funtzio-talde ondoz ondoko karbono-atomoari lotuta daudela. Adibidez, 2,3-dibromobutanoak bi bromo-atomo bizinal ditu eta 1,3-dibromobutanoak ez.
Kontzeptua garrantzitsua da kimikaren adar askotan, sintesian eta espektroskopian barne; izan ere, atomo berari lotutako talde funtzionalek, askotan, elkarrengandik bereizita daudenean ez bezala jokatzen dute.
Bizinal terminoaren erabilera sarri mugatuta egoten da bi funtzio-taldeak igualak diren kasura. Eraztun aromatikoetan ere usatzen da funtzio-taldeen posizio erlatiboak adierazteko.
Bizinialekin harremanetan dagoen geminal terminoak bi funtzio-taldeak atomo berari lotuta daudela adierazten du.