Brière Natur Parkea
Brière Natur Parkea | |
---|---|
Kokalekua | Bro Naoned Bretainia |
Azalera | 548 km² |
Izendapena | Naturagune babestu |
Izendatzea | 1970 |
Webgunea | www.parc-naturel-briere.com |
Brière Natur Parkea (bretainieraz: Ar Briwer) Bretainian kokaturik dagoen naturagune babestua da, administratiboki Frantziako Loira Atlantikoa departamenduan dagoena. 1970an Natur Parke izendatu zuten eta 1995 urtean Ramsarko hitzarmenean sartu zuen.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Loira ibaiaren estuarioan kokaturik dagoen padura eremua da. Morbihango golkoan hasi eta hegoalderantz zabaltzen da, Guéranderaino. 548 km²-ko azalera du eta hauetatik 170 km² hezeguneek osatzen dute. Guztira 17 udalerri hartzen ditu eta 80.000 biztanle inguru daude.
Grand-Lieuko aintzira dago barnean, negu partean Frantziako handiena dena. Inguruan zohikatza ustiatu izan zen mendeetan zehar.
Fauna eta flora aberatsa dauka eta ubide ugarietan txalupek nabigatu dezakete.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Parkearen logoa.
-
Etxola tipikoak.