Bulet
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/a/af/Buletak_eta_zenbakitxoak.png/220px-Buletak_eta_zenbakitxoak.png)
Testugintzan, maketazioan, bulet esaten zaio testua antolatzeko erabiltzen diren puntu borobil, karratu txikitxo, edo antzeko ikur txikiari. Ingelesetik, bullet, ia bere horretan mailegatutako hitza da. Euskaraz bala bezala itzul zitekeen baina Euskaltermen-eta bulet hitza hobetsi dela ikus daiteke[1].
Buletak testuak arintzeko erabiltzen dira. Argibide testu batean, esate baterako, eginbeharrekoak horrela zerrendatu daitezke, elkarren ondoa, segida horizontal batean: egin A, egin B, egin C, egin D...
Edo buletak erabiliz:
- egin a
- egin b
- egin c
- egin d
- [...].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm bilaketa: EN bullet > EU bulet (4). www.euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).