Cadreitako jauregia
Appearance
Cadreitako jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Cadreita |
Koordenatuak | 42°13′03″N 1°41′43″W / 42.217363°N 1.69526545°W |
Cadreitako Armagintza Kaporalgo jauregia Ebroko Erriberako Cadreita udalerrian kokatutako Erdi Aroko jauregi bat da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herri horretako jauregia Alburquerque duke-etxekoa da, eta armagintza kaporalgoan ageri da Nafarroako Erresumako nomina ofizialean. Modernoki berreraikia izan da. Elizan, oraindik ere, hormatik zintzilik, Santxo Diaz Armendaritzen armarriak ikusten dira, Cadreitako bortzgarren jaunarenak, Joan Irunberrik 1608an taula gainean margotuak, Santa Elenaren erretaula zaharretik etorriak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Nafarroako Entziklopedia Handia | CADREITA. (Noiz kontsultatua: 2021-09-07).