Catherine Sauvage
Catherine Sauvage | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jeannine Marcelle Saunier |
Jaiotza | Nancy, 1929ko maiatzaren 29a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Bry-sur-Marne, 1998ko martxoaren 19a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, musikagilea, abeslaria, antzerki aktorea eta zinema aktorea |
Izengoitia(k) | Catherine Sauvage |
Genero artistikoa | chansona |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Philips |
|
Catherine Sauvage (jaiotzez, Jeanine Marcelle Saunier; Nancy, 1929ko maiatzaren 26a - Bry-sur-Marne, 1998ko martxoaren 19a) frantses abeslaria izan zen. Antzerkian aritu zen, amateur gisa, gerra-garaian. 1945ean Brechten ikuskizun batean parte hartu zuen Lyonen, eta gero egile beraren beste lan bat antzeztu zuen Alliance françaisen. Gerra-garaian, bestalde, abestiak erakarri zuen. Bere estiloa Parisen bizi izan zituen lehenengo esperientzietan oinarritu zen. Aipagarria da Grand-Papa laboureur abestia. Catherine Sauvageren bizitzan izugarrizko eragina izan zuen Léo Ferré egile-musikagile bihurriak. 1949an Monsieur William abestu zuen, eta Paris Canaille eta C´est l´homme grabatu zituen. Lan horrengatik Charles Cros Akademiako diskoaren saria jaso zuen 1954an. 1962 eta 1992an beste bi sari handi jaso zituen. Canetti taldean eta des Trois Baudets taldean parte hartu zuen. Ondoren birak eta emanaldiak eskainiz jardun zuen. Musikari ona izan zen Catherine Sauvage eta jakin zuen bere inguruan artearen maisuak biltzen, Michel Legrand eta Jacques Loussier piano-jotzailea, besteak beste.
Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1956 : Paris canaille
- 1966 : Deux heures à tuer
- 1983 : La Fiancée qui venait du froid
- 1988 : Le Miroir aux alouettes
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.