Chandra Kanta Devi Malla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chandra Kanta Devi Malla
Bizitza
JaiotzaPatan, 1897
Herrialdea Nepal
Heriotza1986 (88/89 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta hezitzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa

Chandra Kanta Devi Malla (nepaleraz: चन्द्रकान्तदेवी मल्ल; Patan, 18971986) nepaldar irakasle eta aktibista izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madhavraj Joshi erreformista hinduaren alaba, Patanen jaio zen 1897an[1][2]. Shukraraj Shastri demokraziaren aldeko ekintzailearen arreba zen[3].

18 urte zituela, Umeshwar Lal Mallarekin ezkondu zen, baina geroago senarrak utzi egin zuen[1]. Kaiser Mahal jauregian neskame aritu zen[1].

1933an, Mallak errege etxearen baimena jaso zuen nesken eskola bat irekitzeko[4], eta Juddha Shumsher Jung Bahadur Rana lehen ministroak inauguratu zuen[1].

1941ean, Shukraraj Shastri urkatuta heriotzara kondenatu zuten, eta horrek asko deprimitu zuen Malla[1]. 1961ean, Shukraraj Shastri eskola ireki zuen nebaren omenez[1]. 1986an hil zen[1].

Sarritan Nepalgo lehen guruama (emakumezko guru) bezala aipatzen da[5][6].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g (Ingelesez) Rana, Jagadish. (2011). Women Writers of Nepal Profiles and Perspectiver. Rajesh Rana Publications, 49 or. ISBN 9788184654189..
  2. (Ingelesez) Einsiedel, Sebastian von; Malone, David M.; Pradhan, Suman. (2012). Nepal in Transition: From People's War to Fragile Peace.. Cambridge University Press, 133 or. ISBN 9781107005679..
  3. (Ingelesez) Subedi, Prativa. (1993). Nepali Women Rising. Women Awareness Centre, 111 or..
  4. (Ingelesez) Asian Women. Sookmyung Women's University Press: Research Center for Asian Women, 186 or..
  5. (Ingelesez) Kalra, Vandana. «Voices that Nobody Heard» The Indian Express 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
  6. (Ingelesez) Kc, Diwas. «The public life of women» The Kathmandu Post 2018-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]