Concarneauko herri harresitua
Concarneauko herri harresitua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Defense and Security zone of France | Q88521114 |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Finistère |
Frantziako udalerri | Concarneau |
Koordenatuak | 47°52′N 3°55′W / 47.87°N 3.91°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XV. mendea |
Erabilera | gotorlekua hiria |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Sébastien Le Prestre de Vauban |
Webgune ofiziala | |
Concarneauko herri harresitua (frantsesez: Ville close de Concarneau) Bretainiako Concarneau udalerrian dagoen gotorleku ezaguna da, Finistère departamentuan.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Concarneau herria bartan sortu zen Erdi Aroan. Badian dagoen uharte hau itsasaldien menpe dago, itsabeheran kontinentearekin lotzen baita. Toki estrategikoa eta babestua izanik garapen handia izan zuen eta Erdi Arotik hona guarnizio militarra izan da bertan. Vauban planari esker harresiak gotortu egin zituzten 1680 eta 1694 artean.
Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Harresiek 980 metrotako luzera dute eta uharte guztia inguratzen dute. Hainbat dorre ere badituzte:
- Gobernadorearen dorrea (XV-XVII)
- Alkatearen dorrea (XIV-XVII)
- Dorre berria (XVI)
- Ardoaren atearen dorrea (XV)
- Pasabidearen dorrea (XV)
- Txakurren atearen dorrea (XVI)
- Zaldiaren ferra (XVI-XIX)
- Mairuaren dorrea (XV)
- Zortearen dorrea
- Lapurren dorrea (XV)
Aipagarriak diren beste egitura batzuk:
- Ardoaren atea: 1891ean sorturiko moila bat da. Lehenengo merkatal kaia izan zen.
- Pasabidearen atea
Eraikin nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gobernadoearen jauregia (XVII)
- Alkatearen logia (1730), gobernadorearen ordezkoa zen.
- Saint-Guénolé eliza: XII mendeko elizaren hondarren gainean eraiki zen 1937an.
- Ospitaleko kapera.
- Hervo etxea (XVI): Frantziako monumento historikoa.
- Concarneauko arrantzaren museoa
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Herri harresitua.
-
Hervo etxea.
-
Saint-Guénolé enparantza.
-
Arrantzaren museoa.
-
Saint-Guénolé eliza.
-
Gobernadorearen dorrea.
-
Ardoaren atea.
-
Harresiak.
-
Harresiak.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Frantsesez)(Ingelesez)(Alemanez) Concarneauko herri harresituaren webgunea