Cychrus spinicollis
Cychrus spinicollis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Carabidae |
Generoa | Cychrus |
Espeziea | Cychrus spinicollis [[|]] |
Cychrus spinicollis kakalardo espezie bat da, Carabidae familiakoa, zientziarako Dufourrek 1857an deskribatu zuena. Iberiar penintsularen iparraldeko espezie endemikoa da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
16-20 mm arteko luzera duen kakalardo beltza da. Burua luzea du eta barailek hortzak dituzte. Palpo zapalak ditu eta distira koloretsuak izan ditzakete. Pronotoan bi arantza agertzen ditu. Abdomena borobiltsua da eta nahiko esferikoa. Pikorrez osaturiko lerroek zeharkatzen dute. Hanka fin luzeak ditu, lehenengo atala beltza eta gainerakoak marroixkak[3].
Habitata eta elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Basoetako harri eta orbel artean aurkitzen da[4] eta azkar mugitzen da. Gainerako karabido espezieak bezala hau ere harraparia da.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
Kakalardo heldua.
-
Kakalardo heldua aurrez.
-
Burua.
-
Pronotoko arantzetako bat.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Cychrus spinicollis L.Dufour, 1857» www.gbif.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Cychrus spinicollis Dufour, 1857» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ortuño, Vicente M.; Arribas, Óscar; Andrés, Elena. (2023-04-20). «Los Carabidae (Insecta: Coleoptera) del valle de Salientes (León, norte de España): fauna, corología y notas taxonómicas» Graellsia 79 (1): e189–e189. doi: . ISSN 1989-953X. (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).