Haren filmak ezagunak dira surrealismo, amets moduko sekuentzia, irudi bitxi eta soinu zainduarengatik. Estatu Batuetako psikologia ikertzen saiatu da, bai hiri txikietakoa (Blue Velvet edo Twin Peaks telesaioan), bai metropoli handienetakoa (Lost Highway edo Mulholland Drive). Estilo arraro hau zela-eta, Mel Brooks ekoizleak "Marteko Jimmy Stewart" deitu zion David Lynchi.
Haren ibilbide luzean zehar, Lynchek narrazio eta irudi estilo propioa garatu du, zein mundu osoan ezagutzeko erraza den. Nahiz eta jendetza ez erakarri, kritikagileek beti goraipatu dute, eta jarraitzale fidelak lortu ditu.