Del Valle Lertxundi plazatxoa
Del Valle Lertxundi plazatxoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′27.8″N 1°59′07.1″W / 43.324389°N 1.985306°W |
Del Valle Lertxundi plazatxoa, baita ere Kainoietan plazatxoa bezala ezaguna, Donostiako Parte Zaharreko plaza txiki bat da. Santa Korda kaletik Abuztuaren 31 kaleraino doa, San Telmo Museoaren atzealdeko atea hartuz.
Tradizioz "Kañoietan" izena eman zaio plazatxo honi: adibidez, Kañoietako iturria dago bertan, baita Kañoietan elkartea ere. Antzina, kanoi batzuk zeuden leku honetan, eta hortik datorkio herri izendapena.
Kañoietan Elkartea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plazatxo honetan Kañoietan Elkarte gastronomikoa dago, 1900an sortutakoa.
Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kañoietako iturria
- Emakume eraikitzailea, Dora Salazarraren eskultura.