Depresio psikotikoa edo delirio-depresioa depresio-sintomak bestelako sintoma psikikoekin konbinatzen dituen depresio-mota da: errealitatearen zentzua larriki asaldatzen da, eta haluzinazioak eta delirioak azal daitezke.[1] Biztanleriaren %0,4k jasatzen du. Askotan nahasmendu eskizoafektiborekin edota eskizofreniarekin nahasten dute.