Done Bikendiko dorreak
- Artikulu hau Barakaldoko eraikinei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Done Bikendi (argipena)».
Done Bikendiko dorreak | |
---|---|
Dorreen ikuspegi panoramikoa. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Barakaldo |
Koordenatuak | 43°17′N 3°00′W / 43.29°N 3°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 2002 - 2005 |
Arkitektura | |
Dimentsioak | 75 () m |
Done Bikendiko edo San Bizenteko Dorreak Barakaldo berriko eraikinik ezagunenetarikoak dira. Barakaldoko Done Bikendiko barrutian altxatu ziren 2002 eta 2005. urteen bitartean. Guztira 1.200 etxebizitzak osatzen dute konplexua, zortzi dorretan banaturik. Etxebizitzetako 800 babes ofizialekoak dira; dorreetako bost, alegia.
Guztira 22 solairu, eta 75 metroko garaiera dute. Dorreen ondoan Barakaldoko lorategi botanikoa eraiki da, mundu zabaleko hainbat landare eta zuhaitz biltzen dituena. Horrez gain, dorreen iparraldean Megapark merkataritza-gunea dago.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Vallehermoso Dorrea
- Bilboaldeko eraikinik garaienen zerrenda
- Euskal Herriko eraikinik altuenen zerrenda
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Eraikinen fitxa emporis.com webgunean.
Aurrekoa Magallanes kaleko dorreak |
Barakaldoko eraikinik garaienak 2005 - 2006 |
Ondorengoa BEC Dorrea |
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |