Eñaut Zubizarreta
Eñaut Zubizarreta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aretxabaleta, 1992 (31/32 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta musikaria |
Musika instrumentua | txeloa |
Eñaut Zubizarreta Mendieta (izen artistikoa Trigger) (1992, Aretxabaleta) biolontxeloa jotzen duen musikagilea eta musika irakaslea da. Hainbat disko argitaratu ditu dagoeneko.
"Prototxeloa" musika tresna hau jotzeko modu esperimentala deitzeko izena da, estiloak nahastuz.[1]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eñautek biolontxelo ikasketak egin zituen Bartzelonan[2] eta ordutik biolontxeloa jotzeko modu berritzaileak ikertzen aritu da. 2019ko otsailean Esku bi hamar hatz diskoa atera zuen[3]. Eskenatokira bera bakarrik ateratzen da bere biolontxeloarekin.
2021. urteko urrian Poliedro Vol. I izeneko disko liburua atera du. Hiru atal ditu, Aurretiko bista dago, bakarkako txelo formatua Dorletako santutegian grabatu zuen; Albotiko bista, binakako eta hirunako formatuan jotakoak; eta hirugarrena Goiko bista, tekno estiloraino hurbilduta[4]. Guztira 19 kantu instrumental bildu ditu[5].
Aretxabaletako Wood Strings musika taldeko kidea ere bada[6].
Halaber, Aitor Etxebarria[7] musikariarekin kolaborazioak egin ditu.
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Esku bi hamar hatz (2019, autoekoizpena)[8]
- Mendian hil. Hirian hil (2021, Forbidden Colours).[9] Izen bereko dokumentalaren soinu-banda da.
- Poliedro Vol. I (2021, Forbidden Colours)[5]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ "Txeloa hartu eta esperimentatzea gustatzen zaio Trigger Eñaut Zubizarretari" (Eitb.eus, 2017/09/21).
- ↑ «Biolontxeloa jotzeko modu berriak, Eñaut Zubizarretarekin - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ «Eñaut Zubizarreta txelo-joleak Trigger proiektua aurkeztu du - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ «Biolontxeloaren muinak arakatzea, gozagarri - Aretxabaleta» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- ↑ a b «Itsulapikoa | POLIEDRO Vol.1» Itsulapikoa (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- ↑ Wood Strings – MUSIKA ZUZENEAN. (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).
- ↑ Aitor Etxebarria (Badok.eus).
- ↑ «Esku bi hamar hatz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- ↑ "Forbidden Colours publica la banda sonora del documental 'Mendian Hil, Hirian Hil'" (Clubbing Spain, 2021/02/25).