Ekopraxia hiztunaren solaskide batek edo hiztunari begira dagoen norbaitek egiten dituen keinuak hiztunak modu mimetikoan errepikatzea da; horretarako inolako agindurik edo premiarik egon gabe errepikatzen ditu keinuak hiztunak. Garuneko lobulu frontalen funtzionamendua hondatzen denean agertzen da.[1] Lotura estua du ekolaliarekin, beste pertsona bati entzundako hitzak edo hotsak nahi gabe errepikatzearekin.