Elkarbizitza unitate
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/91/Otto_Karl_Kirberg_-_Returning_Home.jpeg/220px-Otto_Karl_Kirberg_-_Returning_Home.jpeg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1c/Amuategi-Gisasola_familia_ca._1917.jpg/220px-Amuategi-Gisasola_familia_ca._1917.jpg)
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/c/cf/Lizarraga_baserriko_esnezaleak_%2896-091%29.jpg/220px-Lizarraga_baserriko_esnezaleak_%2896-091%29.jpg)
Elkarbizitza unitatea edo etxegunea etxebizitza berean bizi diren bi pertsonak edo gehiagok osatzen dute unitate estatistikoa da. Familia bateko partaide izan daitezke, edo beste pertsona-talde batek osatua. Oinarrizko unitatea da gizarte-, mikroekonomia- eta gobernu-eredu askotan, eta garrantzitsua da ekonomiarako eta herentzia gaietan.
Euskarazko terminologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskaraz terminoa ez da ingelesez bezain finkatua, non household esaten duten. Euskaltermek etxeko eta familiako hitzekin proposatzen ditu adiera desberdinek[1], eta berdin egiten dute EAEko Eustat erakunde estatistikoaren lan gehienek, "familiak eta etxeko lanen banaketa" bezalako azterketetan[2].
Aitziber Etxezarreta irakasleak, etxebizitza merkatuari buruzko lan batean, familia kontzeptua darabil non espainolez hogar eta ingelesez household esango luketen, baina helburu praktikoz, onartuz "kontzeptualki, egokiago litzateke[ela] etxegunea edo elkarbizitza unitate bezalako hitzak erabiltzea. Baina, irakurketa ez zailtzeagagatik, familia hitza erabiliko dugu etxebizitzaren unitate kontsumitzaileari gagozkionean"[3].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Eustat - Household» www.euskadi.eus (Eustat) (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).
- ↑ Bi hamarkadako gizarte-aldaketa Euskal AEn denboraren erabileraren bitartez. Denbora Aurrekontuen Inkesta 1993-2013.. Eustat, 113-186 or..
- ↑ Etxezarreta Etxarri, Aitziber. (2008). Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitza Politika analisi orokor eta alderatua. Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Universidad del País Vasco, Servicio Editorial, 31 or. ISBN 978-84-9860-113-8. PMC 434388817. (Noiz kontsultatua: 2022-12-08).