Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarea
Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen Espainiako sarea 1995ean sortu zen, eta informazio-unitate espezializatuz osatuta dago. Zentrook generoan (genero-ikasketak), feminismoan eta emakumetan espezializatutako dokumentu-funtsak dituzte. Sareak liburutegiarteko lankidetza eta koordinazioa indartzea du xede, arazo komunak konpontzeko eta zentroen jarduna erraztuko duten lan-tresnak sortzeko.[1]
Sarea ia autonomia erkidego guztietan hedatuta dago. Kide diren liburutegiak eta dokumentazio-zentroak erakunde desberdinetakoak dira, eta erabilera publikokoak. Beren funtsak katalogatuta eta antolatuta daude, prozedura normalizatuen arabera, eta indexazio-hizkuntza ez-sexistak erabiltzen dituzte. Langileak agiri-kudeaketan eskarmentudunak dira.[2]
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen lehen bilera 1993an Madrilen egin ziren Estatuko Jardunaldi Feministan izan zen. «Juntas y a por todas» goiburuarekin egin ziren jardunaldiotan emakumeen gaineko dokumentazioa kudeatzeari buruz antolatutako lantegi batean, zehazki.
1994an, Iruñeko IPES elkartearen emakumeen liburutegiak emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen lehen topaketa antolatu zuen, eta 1995ean, ostera, Madrilgo emakumeen liburutegiak antolatu zuen bigarren topaketa. Orduan eratu zen Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen sarea.[3]
Emakumetan eta generoan espezializatutako espainiar estatuko agiritegien arteko komunikaziorako eta lankidetzarako baliabidea izateko sortu zen sarea.[4]
Sarea osatzen duten zentro motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zein administrazioren mende dauden arabera, lau talde bereizten dira:[5]
- Berdintasun-politika publikoak sustatzen dituzten estatuko eta autonomia-erkidegoetako administrazioetako gobernu-erakundeen mende daudenak.
- Udalei eta foru-aldundiei loturiko toki-administrazioko liburutegiak eta informazio- zein baliabide-zentroak.
- Mugimendu feministari loturiko elkarteen liburutegiak.
- Unibertsitate-ikerketako zentroetako dokumentazio-zerbitzuak.
Sarearen kide diren emakumeen liburutegiak eta dokumentazio-zentroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sarearen kide diren zentroak, autonomia-erkidegoka:[6]
- Andaluzia
- Mariana de Pineda, Emakumeen Europar Zentroa, Aukera-berdintasuneko Zerbitzua. Granadako Udala.
- Berdintasun eta Gazteria Ordezkaritzako liburutegia. Granadako Diputazioa.
- Genero-berdintasuneko Zerbitzuaren liburutegia/dokumentazio-zentroa. Malagako Diputazioa.
- María Zambrano dokumentazio-zentroa. Andaluziako Emakumearen Erakundea.
- Emakume- eta genero-gaietako Azterlanen Erakundeko liburutegia. Granadako Unibertsitatea.
- Aragoi
- Dokumentazio-zentroa eta liburutegia. Aragoiko Emakumearen Erakundea.
- Gaztela-Mantxa
- Dokumentazio-zentroa. Gaztela-Mantxako Emakumearen Erakundea.
- Gaztela eta Leon
- Valladolideko Emakumearen dokumentazio-zentroa eta liburutegia.
- Emakumearen azterlan-zentroko liburutegia. Salamancako Unibertsitatea.
- Katalunia
- Badalonako Emakumearen Baliabide- eta aholku-zentroa. Emakumearen udal-programa.
- Francesca Bonnemaison liburutegia.
- Ca La Dona dokumentazio-zentroa.
- Joaquima Alemany i Roca dokumentazio-zentroa. Emakumearen Kataluniako Erakundea.
- Emakumearen azterlanen diziplinarteko mintegiko emakumearen azterlan- eta dokumentazio-zentroa.
- Dolors Piera, Emakumeen aukera-berdintasunerako eta sustapenerako zentroa. Lleidako Unibertsitatea.
- Madrilgo Erkidegoa
- Clara Campoamor, Dokumentazio-zerbitzua eta liburutegia Alcobendasko Udala.
- Aukera-berdintasuneko dokumentazio-zentroa. Familia eta Gizarte Ongizate Zinegotzigoa. Móstolesko Udala.
- Dokumentazio-zentroa. Emakumearen Erakundea. Presidentetzako, Gorteekiko harremanetako eta Berdintasuneko Ministerioa.
- Emakumearen azterlanen unibertsitate-institutuko liburutegia. Madrilgo Unibertsitate Autonomoa.
- Valentziako Erkidegoa
- Emakumearen liburutegia. Valentziako Generalitatea.
- Galizia
- Vigoko Dokumentazio eta baliabide feministen zentroa. Berdintasun Zinegotzigoa. Vigoko Udala.
- Nafarroa Garaia
- Emakumearen dokumentazio-zentroa eta liburutegia IPES Fundazioa.
- Dokumentazio-zentroa. Nafarroako Berdintasunerako Institutua
- Euskal Autonomia Erkidegoa
- Maite Albiz, Emakumearen dokumentazio-zentroa.
- Dokumentazio-zentroa. Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea.
- Asturiasko Printzerria
- Dokumentazio-zentroa. Emakumearen Asturiasko Institutua.
- Errioxa
- Emakumearen liburutegia eta dokumentazio-zentroa. Emakumeentzako Aholku Etxea.
Sarearen urteko topaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko topaketetan zehazten dira jarduketa-lerro nagusiak:[7]
Edizioa | Urtea | Lekua | Erakunde antolatzailea |
---|---|---|---|
I | 1994 | Iruñea | IPES elkartearen Emakumearen liburutegia |
II | 1995 | Madril | Emakumeen Liburutegia |
III | 1996 | Granada | Granadako Unibertsitateko Emakume-azterlanen Institutua |
IV | 1997 | Bartzelona | Emakumearen Kataluniako Erakundearen dokumentazio-zentroa |
V | 1998 | Telde | Teldeko Udalaren emakumearen dokumentazio-zentroa |
VI | 1999 | Mérida | 8 de Marzo Fundazioaren azterlan- eta dokumentazio-zentroa |
VII | 2000 | Valladolid | Rosa Chacel elkartearen Emakumearen dokumentazio-zentroa |
VIII | 2001 | Vigo[8] | Alecrín elkartearen liburutegia eta dokumentazio-zentroa |
IX | 2002 | Gijón | Gijóngo Udaleko Emakumearen Zinegotzigoaren dokumentazio-zentroa |
X | 2003 | Gasteiz | Emakunde – Emakumearen Euskal Erakundeko dokumentazio-zentroa |
XI | 2004 | Murtzia | Emakumearen Murtziako Erakundearen dokumentazio-zentroa |
XII | 2005 | Sevilla | Emakumearen Andaluziako Erakundearen María Zambrano dokumentazio-zentroa |
XIII | 2006 | Malaga | Málagako Diputazioaren probintzia-zerbitzuaren dokumentazio-zentroa |
XIV | 2007 | Alcobendas | Alcobendasko Udalaren Clara Campoamor, dokumentazio-zerbitzua eta liburutegia |
XV | 2008 | Palentzia | Demokraziaren aldeko palentziar emakumeen elkartearen Emakumearen Gaztela eta Leongo dokumentazio-zentroa |
XVI | 2009 | Bartzelona | Bartzelonako Francesca Bonnemaison liburutegia |
XVII | 2010 | Bilbo | Maite Albiz, Emakumearen dokumentazio-zentroa |
XVIII | 2011 | L'Hospitalet de Llobregat | L'Hospitaleteko Udalaren Emakumearen udal-programa |
XIX | 2012 | Vigo | Vigoko Udalaren Berdintasun Zinegotzigoaren dokumentazio eta baliabide feministen zentroa |
XX | 2013 | Granada | Granadako Unibertsitateko Emakume-azterlanen Institutua |
XXI | 2014 | Toledo | Emakumearen Gaztela-Mantxako Erakundearen dokumentazio-zentroa |
XXII | 2015 | Salamanca | Salamancako Unibertsitateko Emakume-azterlanen Institutua |
XXIII | 2016 | Oviedo | Emakumearen Asturiasko Erakundearen dokumentazio-zentroa |
XXIV | 2017 | Bartzelona | Emakumearen Kataluniako Erakunderen Joaquima Alemany i Roca dokumentazio-zentroa |
XXV | 2018 | Sevilla | Emakumearen Andaluziako Erakundearen María Zambrano dokumentazio-zentroa |
XXVI | 2019 | Valentzia[9] | Emakumearen liburutegia. Valentziako Generalitatea |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Katalanez) «XXIV Trobada de la Xarxa de Centres de Documentació i Biblioteques de Dones». 2019ko martxoaren 16an kontsultatua.
- ↑ (Gaztelaniaz) Bonachela, Aurelia Daza; Meseguer; Jiménez; Vallés. «Bibliotecas de mujeres: unas grandes desconocidas», Mi biblioteca: La revista del mundo bibliotecario, ISSN 1699-3411, 9. zenbakia, 2007, 106-115 orrialdeak.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jornet i Benito, Núria; Tuset Páez, Núria (2016). «Construyendo la memoria de los feminismos : archivos, bibliotecas y centros de documentación. Una mirada al pasado, una reflexión para el futuro». BiD: textos universitaris de biblioteconomia i documentació, 36. zenbakia (ekaina). <http://bid.ub.edu/es/36/jornet.htm>. DOI: http://dx.doi.org/10.1344/BiD2016.36.10 [Kontsulta data: 2019-05-23.]
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez, Montse Argente; Muñoz. «La formación de las bibliotecarias y las bibliotecas de mujeres en España», Revista general de información y documentación, ISSN 1132-1873, 25. liburukia, 1. zenbakia, 2015, 47-67 orrialdeak.
- ↑ (Gaztelaniaz) Jiménez, Montse Argente; Muñoz. «Red de Centros de Documentación y Bibliotecas de Mujeres: cooperación entre las bibliotecas feministas españolas», El profesional de la información, ISSN 1386-6710, Vol. 19, Nº 5, 2010, 504-509 orrialdeak.
- ↑ «Centre de Documentació Joaquima Alemany i Roca». 2019ko martxoaren 21ean kontsultatua.
- ↑ (Gaztelaniaz) «XXIII Encuentro de la Red de Centros de Documentación y Bibliotecas de Mujeres - IPES Mujeres y Feminismos». 2019ko martxoaren 21ean kontsultatua.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Biblioteca de mujeres de toda España debaten en Vigo sus próximos proyectos». 2019ko martxoaren 21ean kontsultatua.
- ↑ (Gaztelaniaz) «XXVI Encuentro de la Red de Centros de Documentación y Bibliotecas de Mujeres - Noticias - Generalitat Valenciana». www.inclusio.gva.es. 2019ko apirilaren 15ean kontsultatua.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Dokumentala: Red de Bibliotecas de Mujeres: 25 años de historia
- Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen sarearen direktorioa (2017).
- Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen sarearen online katalogoak
- Emakumeen liburutegien eta dokumentazio-zentroen sarearen bloga