Enrique Echeburua
Enrique Echeburua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1951 (72/73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Enrique Echeburúa Odriozola[1] (Donostia, 1951 - ) psikologo klinikoa da. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean arlo horretako katedraduna da. 2017an Euskadi Ikerkuntza Saria eskuratu zuen.[2]
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Madrilgo Complutense Unibertsitatean eskuratu zuen psikologian doktoretza 1978an, eta 1989tik aurrera Psikologia Klinikoko katedraduna da. Batez ere bikotekideen kontrako indarkeria, sexu-erasoak, ludopatia eta substantziarik gabeko adikzioak eta antsietateari buruz (adibidez, Internetekiko adikzioa[3]) egin ditu bere ikerketak[2].
Berak diseinatutako programak hainbat instituzioetan erabiltzen dira, adibidez tratu-txarren ingurukoak[4].
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal herritar horren aukera pertsonala da lehen deitura hori Echeburúa formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Etxeburua idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ a b Press, Europa. (2018-05-08). «Enrique Echeburua psikologoa, 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «"Abuso de Internet" Enrique Echeburúak koordinatutako liburua | Jakiunde» www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
- ↑ Irekia. «Irekia - Enrique Echeburua psikologoarentzat 2017ko Euskadi Ikerkuntza Saria» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).