Errekoleten plaza (Iruñea)
Kokapena | |
---|---|
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Errekoleten plaza Nafarroako hiriburua den Iruñeko Alde Zaharreko plaza bat da.
Iruindar herri hizkeran Baratxurien plaza[1] izenez ezaguna da, duela hamarkadetatik honuntz Sanferminetan plaza honetan baratxuri saltzaileen saltokiak egoten baitira.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izena plaza honetan bertan dagoen Agustinar Errekoletoen komentuari zor dio.
Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Takonerako parkea, Takonerako aldapa eta Errekoletak kalearen artean dago, Iruñeko Alde Zaharraren sarreran eta Kale Nagusiaren hasieran.
Plaza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Plaza honetan Agustinar Errekoletoen komentua dago, bai eta San Lorentzo elizaren atzealdea ere.
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Agustinar Errekoletoen komentua
- San Lorentzo eliza
- Errekoleten plazako iturria
- Kapilauen etxea
- Takonerako aldapa
- Takonera parkea
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ La Plaza de los Ajos. Curiosidades de Pamplona. (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |