Espagetizazio
Appearance
![](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/0/08/Field_tidal.svg/260px-Field_tidal.svg.png)
Astrofisikan, espagetizazioa oso grabitazio-eremu indartsu baten eraginpean dauden objektuek izaten duten tenkaketa bertikala eta konpresio horizontalari deritzo. Fenomeno hau izugarrizko marea-indarren eraginez gertatzen da. Muturreko kasuan, zulo beltzen inguruan, tenkaketa hain da indartsua, ezen inolako objekturik ezin duen jasan, objektuaren erresistentzia edozein dela ere.