Etanbutolaantibiotiko hidrosolublea eta termoegonkorra da. 1961ean sintetizatu zuten lehen aldiz. Mikobakterioak eragindako infekzioak tratatzeko erabiltzen den farmakoa da, tuberkulosia[1] eta mikobakterio atipikoek eragindako infekzioak barne.
Lehen mailako erresistentzia-tasa handiagoa duten lekuetatiko pazienteengan (ekialdeko Europa, Latinoamerika, Afrika eta Asia) erabiltzen dute. Badaezpada, ez da komeni ume txikiengan etanbutola erabiltzea, begi-toxikotasuna ebaluatzea zaila delako.[2]