Etiene Lapeire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etiene Lapeire
Bizitza
JaiotzaAzkaine1840ko apirilaren 30a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaAzkaine eta Baiona1893ko martxoaren 23a (52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 728

Etiene Lapeire edota Etienne Lapeyre (Azkaine, Lapurdi, 1840ko apirilaren 30a - ib., Lapurdi, 1893ko martxoaren 23a) euskal idazle eta apaiza zen. Larresoro eta Baionako apaiztegietan ikasi ondoren, 1863an apaiztu zen eta 1871an Bidarteko erretore izendatu zuten. Uztaritzeko erretore ere izan zen eta 1889an Baiona ondoko zahar etxe bateko kapilau izendatu zuten.

1891n Credo edo Sinhesten dut Esplikatua, zembeit hitzekin lehen zathian erlijioneaz eta fedeaz izeneko erlijio liburua argitaratu zuen. Luis Villasanteren hitzetan, liburu hau hiru liburuz osaturiko obra baten lehen zatia besterik ez zen, baina heriotzak ez zion utzi lana bukatzen.[1]

Bestalde, Hazparneko kalbarioa izeneko liburuan (1892) Lapeyreren bi erakustaldi ere ageri dira: Jesus Olibetako baratzean eta Jesus Judasez saldua.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Villasante, Luis. (1979). Historia de la literatura vasca. , 192 or..

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.