Eugenio Agirretxe
Eugenio Agirretxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Errezil, 1920ko azaroaren 15a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bermeo, 2005eko uztailaren 7a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta hizlaria |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Eugenio Agirretxe Azpillaga (Izengoitiak: Atarre, Egiaundi, Anaia ; Errezil, 1920ko azaroaren 15a - Bermeo, 2005eko uztailaren 7a[1]). Gipuzkoar idazle eta hizlaria izan zen.
1998an, euskaltzain urgazle gisa denbora gehien egindako kidea izanagatik, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Zarautzen egin zen frantziskotar fraide, 1937an. Meza berria Errezilen eman zuen, 1944. urtean. Aranzazu, Anaitasuna, Goiz Argi eta Zeruko Argia aldizkarietan argitara eman ditu bere artikuluak.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.