Eusebio Maria Azkue
Eusebio Maria Azkue | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lekeitio, 1813ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Lekeitio, 1873ko azaroaren 11 (60 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Karlistaldia |
Eusebio Maria de los Dolores Azkue Barrundia (Lekeitio, Bizkaia, 1813ko apirilaren 13a – ib., 1873ko azaroaren 11) euskal idazlea izan zen. Resurreccion Maria Azkue hizkuntzalariaren aita. Matematikazale eta olerkaria zen, «poeta aratza, herrikoia izateari utzi gabe».[1]
Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak. Karlisten alde borrokatu zen Lehen Karlistaldian. Gerra amaituta, Marotoren hitzarmena ez baitzuen aintzat hartu, Ferrolera joan zen nautika ikasketak egitera. Pilotu gisa zenbait urtez itsasoan ibili eta gero, nautika irakasle aritu zen Bermeon, Mundakan eta azkenik Lekeition.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundakan idatzi zituen poesia gehienak, 1860. urtearen inguruan. Eusebioren poesiak Resurreccion Maria semeak argitaratu zituen aita hil ondoren, Parnasorako bidea (1896) izenburupean. Mota guztietako olerkiak ditu: onerazpenekoak (deboziozkoak), ipuinak, jolasgarriak, kondairazkoak, irrigarriak, ziri-bertsoak (epigramak), pozgarriak eta benetakoak, semearen sailkapenaren arabera. Bertatik ezagutzen zuen euskaldunen bizitzaren alderdiak deskribatu ditu modu koloretsuz, epigrametan eta satiretan halako malezia kutsu bat erakusten duelarik.
Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Parnasorako bidea (1979, Hordago)
Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Euskarazko vertsoak (1991, Labayru)
Eusebio Maria Azkueri buruzko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Eusebio Erkiaga, "Bizkaiko olerkari bat: Eusebio Maria Dolores Azkue Barrundia" Olerti, I, 67-79. (1961)
- Eusebio Erkiaga, "Eusebio Maria D. Azkue gizon eta idazle" E, (1973)
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Villasante 1979, 272. or.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Eusebio Maria Azkue», Literaturaren Zubitegia.